Convenios de doble nacionalidad - Migrazioak
Nazionalitate bikoitzeko hitzarmenak
- Kolonbia. 1980ko maiatzaren 7ko agiria, Espainiaren eta Kolonbiaren arteko nazionalitate-hitzarmena berrestekoa, 1979ko ekainaren 27an Madrilen egina eta BOEn argitaratua. 1980ko azaroaren 29koa.
- Argentina. Berreste-agiria, Espainiako Gobernuak eta Argentinako Errepublikako Gobernuak nazionalitateari buruz sinatutako hitzarmenarena. Hitzarmen hori Madrilen sinatu zen 1969ko apirilaren 14an, eta BOEn argitaratu zen. 1971ko urriaren 2koa.
- Dominikar Errepublika. Espainiaren eta Dominikar Errepublikaren arteko nazionalitate bikoitzeko hitzarmena berresteko agiria. Hitzarmena Santo Domingon sinatu zen, 1968ko martxoaren 15ean, eta BOEn argitaratu zen. 1969ko otsailaren 8koa.
- Honduras. Berreste-agiria, Espainiako Estatuaren eta Hondurasko Errepublikaren arteko Nazionalitate Bikoitzeko Tratatuarena; Tegucigalpan sinatu zen 1966ko ekainaren 15ean, eta BOEn argitaratu zen. 1967ko maiatzaren 18koa.
- Costa Rica Berreste-agiria, Espainiaren eta Costa Ricaren arteko nazionalitate bikoitzeko hitzarmenarena; hitzarmen hori 1964ko ekainaren 8an sinatu zen, Madrilen, eta BOEn argitaratu zen. 1965eko ekainaren 25ekoa.
- Ekuador. Berreste-agiria, Espainiako Estatuaren eta Ekuadorko Errepublikaren arteko nazionalitate bikoitzeko hitzarmenarena; hitzarmen hori Quiton sinatu zen 1964ko martxoaren 4an, eta BOEn argitaratu zen. 1965eko urtarrilaren 13koa.
- Bolivia. Berreste-agiria, Espainiako Estatuaren eta Boliviako Errepublikaren arteko nazionalitate bikoitzeko hitzarmenarena; hitzarmen hori La Pazen sinatu zen, 1961eko urriaren 12an, eta BOEn argitaratu zen. 1964ko apirilaren 14koa.
- Nikaragua. Berreste-agiria, Espainiaren eta Nikaraguaren arteko nazionalitate bikoitzari buruzko Hitzarmenarena; hitzarmena Managuan sinatu zen, 1961eko uztailaren 25ean, eta BOEn argitaratu zen. 1962ko maiatzaren 2koa.
- Peru Berreste-agiria, Espainiaren eta Peruren arteko nazionalitate bikoitzari buruzko Hitzarmenarena; hitzarmena Madrilen sinatu zen, 1959ko maiatzaren 16an, eta BOEn argitaratu zen. 1960ko apirilaren 19koa.
- Paraguai Berreste-agiria, Espainiaren eta Paraguairen arteko nazionalitate bikoitzari buruzko Hitzarmenarena; hitzarmena Madrilen sinatu zen, 1959ko ekainaren 25ean, eta BOEn argitaratu zen. 1960ko apirilaren 19koa.
- Txile. Berreste-agiria, Espainiaren eta Txileren arteko nazionalitate bikoitzari buruzko hitzarmenarena; hitzarmena Santiagon sinatu zen, 1958ko maiatzaren 24an, eta BOEn argitaratu zen. 1958ko azaroaren 14koa.