Integrazio-lehentasunak - Migrazioak
Integratzeko lehentasunak
Migrazioen Estatu Idazkaritza Migrazioen Kudeaketarako Zuzendaritza Nagusia ren bidez immigranteak integratzeko egiten ari den politikak helburu hau du: atzerritarrak erabat integratzea Espainiako gizartean, askotariko identitate eta kulturen arteko bizikidetza-esparru batean.
Horretarako, Migrazioaren Kudeaketarako Zuzendaritza Nagusiak, bai eta eskumen horretan haren aurretik izan zirenek ere, diru-laguntzen deialdia egiten du urtero, atzerritartasunaren arloko interes orokorreko jarduerak garatzeko, etorkinen giza eskubideak defendatzera bideratuak, eta bizikidetza eta gizarte-kohesioa sustatzera bideratuak, Europar Batasuneko funtsekin batera finantzatuak.


